Nanomedikuntza: Nanozientzia lehen hezkuntzara iritsi da

Ode navigation



Loading viewer.. Loading viewer..


Loading viewer.. Loading content..
309 Visitas
Ponlo en tu web

Ponlo en tu web

Ondorengo baliabideak, lehen hezkuntzako irakasleek Nanomedikuntzarekin erlazionatutako kontzeptuak eskura izateko helburuarekin sortu dira. Irakasleentzako tresnak diren einean, eduki hauek, klaseetan gida moduan erabiltzea espero da. Edukiak irakasle bakoitzaren behar eta irizpideetara moldatzeko modukoak dira. Hezkuntza programazio barruan sartzeko edukiak dira, hezkuntza curriculuma kontuan hartu baita. Espainiako Nanomedikuntza Plataformak (Nanomed Spain) bultzatutako proiektu bat da hau. Nanomed Spain barruan espainiako ikerkuntza, industria eta administraritza arloko eragile nagusiak elkarten dira. Osasun sisteman terapia berritzaileak, eraginkorragoak eta pertsona bakoitzaren neurrira eginak garatu eta barneratzeko asmoa izanik. Plataformaren helburuetako bat, ikerkuntza eta nanomedikuntzaren ahalmena gizarteratzea da, eta horregaitik horrelako hezkuntza proiektuak bultzatzen ditu. Nanoteknologian tamaina erabakigarria da; honen arabehera gaixotasun batek kaltetu duen ehunera iritsi gaitezke, baina bidean geratu edo ehunera ere ez sartzea gerta daiteke. Nanoteknologiari esker, oso txikiak diren materialak eraldatu ditzazkegu, horrela, gailu eta robotak eratu ditzazkegu baina tamaina erabat txikiagoan (gure zelulen tamaina berberekoak, baita txikiakoak ere). Nanoteknologiari osasun arloan, nanomedikuntza deitzen diogu. Nanomedikuntzak gaixotasunen diagnostiko eta tratamenduan ezarpen garrantzitsuak ditu, baita ere ehun-birsorkuntza arloan ere. Proiektu honen garapenean erakunde ezberdinek hartu dute parte: Finantziazioa: Zientzia eta Eraberritze Ministerioa Euskarri Tekniko eta didaktikoa: Kataluniako Bioingeniaritza Institutua Hezkuntza-aholkularitza eta froga pilotua: Gayarre eskola, Bartzelonako haur hezkuntza eta lehen hezkuntza publikoa Alianzas Magnet markoaren barruan. Edukiaren garapena: Eduscopi Euskarazko itzulpena: Idoia Mikelez Alonso, Ikerkuntza Biomedikoan doktorea eta Irakasleen Prestakuntzako Unibertsitate Masterra

Área de conocimiento
Tipo de licencia universal Licencia de Creative Commons
Usuario final teacher
group
Contribuciones
publisher Institut de Bioenginyeria de Catalunya IBEC (Centre de Recerca) 23/04/2024 author Institut de Bioenginyeria de Catalunya IBEC (Centre de Recerca) 23/04/2024