Aldamioak

Aldamioak

Web orri honek batzen dituen aplikazioak ikasten-ikasi gaitasunarekin lotura zuzena dute. Ondoko buru-mapak ikasten ikasteko estrategien sailkapena dakar  O'Malley-ren arabera1. 2011an atondu zen. 

Helbide honetan dago eskuragarri.

"Autore hori (Bruner) gure artean ezaguna den aldamioen metaforaz baliatzen da, helduak, zehatz eta mehatz, nola laguntzen duen adierazteko. Brunerrek helduak eskaintzen duen laguntza, eraikin bat egitean jartzen diren aldamioekin parekatzen du. Eraikin hori eraikitzen den neurrian, jarritako euskarriak kentzen diren bezala, halaxe gertatuko da helduak haurrari eskainitako laguntzarekin. Hasieran haurrak berak bakarrik egingo ez lukeena, helduak edo bera baino helduago den beste pertsonak eskaintzen dion laguntza eta euskarri egokiari esker burutu ahal izango du. Laguntzak aldamioak bezalakoak lirateke; haurra aldamioetara igoz, bere kabuz baino urrunago heltzeko gai izango da eta bera bakarrik baino urrutirago ailegatuko da. Metafora horren bidez, laguntzaren beharra adierazi nahi bada ere, laguntzaren izaera iragankorra dela ere adierazten digu autore horrek, eta garbi utzi nahi du laguntza ez dela betirako ematen. Haurrak laguntzarik behar ez duen heinean, heldua aldamioak kentzen joango da."

Elisa, Arrieta. "Ikaskideen arteko eta irakasle-ikasleen arteko harremanak eskolan Ikuspegi Vigotskiarraren bidetik." Hik Hasi Apr. 2001: 38-49. www.hikhasi.com. Web. 13 Nov. 2012.

Aldamioen irudiak orri honen egoera ere isladatu nahi du. Eten gabe ari gara eraikitzen! Beta egoeran gaude!

 

1O'Malley, J.M., Chamot, A.U., Stewner-Manzanares, G., Kupper, L. & Russo, R.P. (1985), 'Learning strategies used by beginning and intermediate ESL students', Language Learning, 35, 21-46.